• Facebook
  • Twitter

"Pinocchio"

Eduki hau partekatu
  • "Pinocchio"
  • "Pinocchio"

Geppettok sortua izan bezain pronto, Pinotxok zalantza batzuk planteatzen ditu: "zer edo nor naiz?, zer egiten dut nik mundu honetan?, zer egin beharko nuke?". Galdera horiei erantzuteko, bidaia bat hasiko du, errealetik irudimenera, nobela pikareskoaren azpigenerora animaliekin egindako fabulara, espetxetik itsas hondora, probintzietako errementari batetik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisua. Agertoki asko, pertsonaia asko, akzio asko.

Jokabide-ereduak eta nortasun-ezaugarriak etengabe bilatzen dira. Gomendatu diotena egiten aritzen da Pinotxo; ikusiz doanaz ikasten, topatzen duenaz, bizitzaz. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, bere bizitza beretzat eta besteentzat egokia izango den tokia aurkitzen du.

Fitxa

  • Egilea: Carlo Collodi
  • Zuzendaria: Jose Carlos García
  • Gidoia: Julio Salvatierra, Quique Díaz de Rada
  • Itzulpena: Idoia Barceló
  • Aktoreak: Pako Revueltas, Nerea Ariznabarreta, Aroa Blanco, Pau Torres
  • Konpainia: Teatro Gorakada
  • Publikoa: 7 urtetik aurrera
  • Iraupena: 60 minutu

Euskadi, auzolana