• Facebook
  • Twitter

"O!"

Eduki hau partekatu
  • "O!"
  • "O!"
  • "O!"

Txikiei zein handiei zuzendutako ikuskizun hau Oihan Indartek edo Ioritz Galarragak interpretatuko solo edo bakarkako lana dugu, eta Pantxika Telleria dugu koreografiaren arduraduna.

Itxitako kupula puzgarri harrigarri baten azpiko gunea baliatuz, 3 urtetik gorako guztiek ikusteko moduko pieza dugu O!, mugimenduaren eta mugimeduak argiarekin duen loturaren bidez harridura txundigarria eragiten duena, itsasoan harri-koskor bat altxa eta handitasun mugagabe horretan funtsezko infinitua aurkituko bagenu bezala, nolabait esateko. Nola txunditzen gaitu haurtzaroak? Bat-batean ageri zaigu hori guztia eta ikusle gisa izango gara horren guztiaren jakitun lan koreografiko aldi berean abstraktu eta izugarri poetikoaren aurrean. Edo nola zeharkatu itsas amildegiak ortzi izartsura iritsi arte. Edo nola adierazi gizakiaren eta gizakia inguratzen duen naturaren arteko loturari dagokionez etendako une baten denbora...

Fitxa

  • Dantzari musikaria: Oihan Indart edo Ioritz Galarraga Capdequi
  • Koreografoa: Pantxika Telleria
  • Musika: Thierry Biscary
  • Teknikari zuzendaria: Franck Girodo
  • Argiztapena: Javi Ulla
  • Jantziak: Maritzuli Konpainia
  • Osagarriak: Annie Onchalo
  • Ekoizpen administratzailea: Guilhem Boudières
  • Konpainia: EliralE
  • Adina: 3 urtetik gorako publikoarentzat
  • Iraupena: 30 minutu

Banaketa

Elirale.prod@gmail.com 
Guilhem Boudières
+33 670 18 47 39

EliralE