• Facebook
  • Twitter

"Los Evangelios Mundanos"

Eduki hau partekatu
  • "Los Evangelios Mundanos"

Bere gurasoen banaketaren ondorioz epaileek erabaki zuten bezala, aita asteburu tartekatuetan bisitatzen duen 13 urteko gaztea da Hugo. Agenteak agindutako lan literario ziztrinekin aurrera ateratzea kostata lortzen duen, momenturik hoberenean ez dagoen, idazlea da Victor. Hugo lekuko den egoera honentzako irtenbidea hurbil egon daiteke baina, aitari egin dioten azken enkarguarekin: tartetik diru mordoa daukan liburua, alegia. Hala eta guzti, Victor idazteari uko egin nahi dio. Zergatik?

Los Evangelios Mundanos, efektu eta filtro gabeko ispilua jartzen du agertokian. Pantailen distira hipnotikoaz zein erlazio birtualen kudeaketa emozional errazaz soilik erakarria aurrera egiten duen seme nerabea eta aitarena egin beharrean lanaldi partzialetan konplize den aita baten arteko, gaur egungo belaunaldiarteko elkarrizketaren inguruan eraikitako eguneroko eszena bilduma da. 

Fitxa Artistikoa

  • Egilea: Miguel Ángel Pérez Ávila
  • Zuzendaritza: Miguel Ángel Pérez Ávila
  • Antzezleak: Miguel Garcés, Seth Pérez Mas

 

Thusia

Euskadi, auzolana