Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Itsas behera"

Eduki hau partekatu
  • "Itsas behera"
  • "Itsas behera"

Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean isolatutako bi gizabanako, irteera baten bila dabiltza. Gogo handirik gabe egiten dute, funtsean badakitelako hor ondo daudela. Behintzat, egon badaude: ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Batak bestea dauka eta elkar zaintzeko beharra sumatzen dute. Gaua, beltza, kosmosaren hutsa, beren benetako etxea, erosotasun-gunea izan daitekeela susmatzen dute.
Denbora Bang-Bang txikle bat bezala luzatzen den tokia, non gauzek beste esanahi bat duten. (Edo ez dute batere, eta horrek galdera deseroso askotatik askatuko lituzke).

Zalantzan kokaturik, malguki guztiak hautsita dituen errealitate batean esertzeko jarrera eroso gisa, desagertzearen larritasunaren eta etxean sentitzearen kontsolamenduaren arteko kontenplazio bati ekin diote.

Beren ekintzek ez dute xederik, baina zentzua ematen ahalegintzen dira, interesgarri egiten, norbait begira egongo balitzaie ere. (Horrek erreal bihurtuko lituzke, agian eszeniko, edo alderantziz).

Gorputzarekin, buruarekin eta bestearekin ibiltzen dira egoera horietan guztietan, emozio horietan guztietan eta beren ondarea osatzen duten sentsazio guztietan: enpatia, kontsolamenduaren ezintasuna, desira, dantzatzeko gogoa, min hartzeko gogoa, nostalgia, beste batzuk izateko gogoa,irtetekogogoa.

Heroiaren irudia errealitate sendoago baterako atetzat hartzen dute. Baina seguruenik giltzaz itxita egongo da.

Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti.
Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik.
Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten.

ITSASBEHERA:
Etxean tanga, txankleta eta lumazko berokiaren ibiltzearen existentzialismoa.

Fitxa

  • Zuzendaria eta Dramagintza: Espe López.
  • Egileak: Espe López eta Javier Barandiaran, Unai López de Armentia eta Edu Hernandoren laguntzarekin.
  • Itzulpena: Asier Sarasola.
  • Aktoreak: Unai López de Armentia, Javier Barandiaran
  • Argiztapen diseinua: Javi Ulla.
  • Argazkiak: Asier Bastida.
  • Bideoa: Beñat Fontaneda.
  • Jantziak: Marina Suarez Ortiz de Zárate.
  • Eszenografia: Eskenagorri.
  • Ekoizpena: Pez limbo.

Teaserra


Euskadi, auzolana