• Facebook
  • Twitter

"Italino Grand Hotel"

Eduki hau partekatu
  • "Italino Grand Hotel"

ren iruzkina

Konpainia La Tal 1986. urtean sortu zen, pailazo klasikotik euren unibertsorainoko bidea  eginez. Bilakaera hori clown mundua sakon aztertuz iritsi da. Estetika indartsua da taldearen ezaugarri bat. Ibilbidearen hasierako urteetan bai kalerako bai aretorako ikuskizunak prestatu zituzten eta horien bidez irabazi zuten ospea Estatuan. 2007tik aurrera nazioartera egin zuten jauzi. Taldearen azken ikuskizunak Italino Grand Hotel aretorako prestatua da eta adin guztietarako egokia. Oholtzan antzezle bakarra dago eta bere pailazo samurraren barrua erakustea da berezia hemen.

Italino Grand Hotelaren sotorik sakonenean dagoen garbitegiaz ari da. Bertan, pertsonai bakarti batek arropak garbitu, lisatu eta perfumatu egiten ditu. Bakarrik bizi da, maindireen artean egiten du amets, eta bakardadea ezkutatzeko makinekin mintzo egiten du. Eta hori gutxi balitz, makinen itzalarekin jolasten da.

Makinen bozgorailuen bidez jartzen da harremanetan munduarekin. Bozgorailuei esker hoteleko bi langileren ahotsak entzuten dira. Eta, hain zuzen ere, ahots horiek salbatzen dute. Batarekin adiskidetasuna eta umorea partekatzen ditu. Beste ahotsa aldiz, samurra eta oso argia da, maitasunaren zantzua. Bi ahotsei esker mundua eta bizitza sumatzen ditu oso eszenografia sinple eta atseginean. Hotel batean atzeman dezakegun tresneri izugarri handia darabil, eszena maindireaz inguraturik dago eta haurrak horren gustuko duten komikotasun eta humore kolpe errazak oso ondo erabiltzen ditu.



Euskadi, auzolana