Dantzatik, kantutik, musikatik, irudietatik arnastuko dugu poesia. Sarrionandiak irekitzen digun leihotik begiratuko diogu munduari.
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu eta Hnuy Illa ikuskizuna, liburutik aukeratutako poesiaetan oinarritzen da.
Liburuaren 25. urtemuga baliatuko dugu liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat egiteko. Egindakoak jaso, berritu eta publikoaren esku jarri dugu hain kuttun dugun proiektua.
Fitxa artistikoa