Fitxa artistikoa
Rhum & Cia-k 2014an hasi zuen bere ibilbidea Rhum-ekin, Rhümia-k jarraitu zuen 2016an eta Rhumans-ek 2018. Hau da, 6 urteko ibilbidea motza da, baina ez dira berriak ez. Bere emanaldiak ikustea besterik ez da behar.
Izan ere urte hauetan guztietan emanaldi eta sari ugari jaso dituzte. Hasi hasieratik. Izan ere, bere ikuskizun denak Bartzelonako Grec jaialdiaren barruan estreinatu dira eta guztira 5 denboraldi egin dituzte Bartzelonako Teatre Lliure-n. Ez da ba makala!
Hori guztia bizkarreratuz, orain, ondo zaindutako ardoak bezala umotutako ikuskizun berria dakarkigute: Gran Reserva. Ikuskizun berrian konpainiaren ibilbideko momenturik onenak bildu dute: urte hauen guztien momenturik txalotuenak festa zoragarri eta zoro honetan bildu dute.
Pailazo hauekin kontrastez beteriko umorea zuriak “magia” egiten du ikuslearekin. Gran Reserva ororentzat festa amaigabea da. Lehertzeraino barrea sortarazten dute, beti ere erritmo biziarekin, atsedenik gabe emanaldia da. Hau, aurrekoak bezala, sorpresa eder bat izango da zirku-zaleentzat, baina eta ikuskizuna bere osotasunean opari bikaina bertaratzen den ikusle ororentzat.
Katalunian, beren lurraldean, apenas bost urtetan sortu duten produktuak eszena katalanean ikusi diren ikuskizun gozagarrienen eta terapeutikoen artean daudela esaten dute. Azken hau ere hortxe lerrotuko dugu bada.