• Facebook
  • Twitter

"Cóncavo Convexo"

Eduki hau partekatu
  • "Cóncavo Convexo"

Musika, dantza eta eskultura elkartzen dituen diziplina anitzeko lana da Cóncavo Convexo. Hutsari buruzko gogoeta proposatzen du, gorputzaren eta espazioaren arteko harremanaren ikuspegi eskultorikoan oinarrituta.

Lan honetan mugimendua modu mekanizatuan eta zientifikoan birplanteatzen da, leku negatibo, bakar eta huts batean sartuz. Ezerez horretan baieztatzen du gizakiak bere burua. Arkitektura, eskultura, pintura, dantza... espazioaren menpe daude, bakoitza bere bitartekoen arabera. Concavo Convexok espazioaren funtzio berezi bat azpimarratu nahi du: emozio estetikoaren sortzea.

"Espazioaz jabetzea edozein izaki bizidunen lehendabiziko keinua da, orekaren eta iraupenaren oinarrizko adierazpena izanik. Leku bat okupatzea da existentziaren lehen froga".

Jorge Oteiza

 

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Jon Lopez, Martxel Rodriguez
  • Koreografia: Jon Lopez, Martxel Rodriguez
  • Zuzendaritza eszenikoa: Jon Lopez, Martxel Rodriguez
  • Antzezleak: Jon Lopez, Martxel Rodriguez, Gaizka Sarasol
  • Azpigeneroa: Dantza garaikidea
  • Iraupena: 45´
  • Formatua: 6/8/4

 Harremanetarako


Euskadi, auzolana