Oso urrutiko herrixka batean, amama zahar batek bere bilobak bildu ditu. Haurren gurasoak etxetik urrun joanak dira lan eta sos bila. Horregatik, amamak haurrek irmotasunaren, irudimenaren eta lanaren garrantziaz jabetu daitezen, bilobei jolas moduko proba ederra jartzea erabaki du.
Sekula ahaztuko ez duten egun honetan, bilobetako bakoitzarentzat etxeko objektu zahar bat aukeratu du amamak eta herentzian jasoko dutela azaldu die. Bilobetako bakoitzak objektu jakin horrekin eta tresna horren laguntzari esker, gazteluko magia berreskuratzeko erronka izango du. Hau da, gazteluko atea berriz ere irekitzea izango dute misio, izan ere, berezkoa duen magia galduta baitauka gazteluak eta, ondorioz, ateak itxita. Galdutakoa, funtsean, gazteluaren alaitasuna eta argitasuna dira, ordurako, inork gutxi sinesten baitu magian.
Fitxa artistikoa