• Facebook
  • Twitter

"Botadun katua"

Eduki hau partekatu
  • "Botadun katua"
  • "Botadun katua"
  • "Botadun katua"

Oso urrutiko herrixka batean, amama zahar batek bere bilobak bildu ditu. Haurren gurasoak etxetik urrun joanak dira lan eta sos bila. Horregatik, amamak haurrek irmotasunaren, irudimenaren eta lanaren garrantziaz jabetu daitezen, bilobei jolas moduko proba ederra jartzea erabaki du.

Sekula ahaztuko ez duten egun honetan, bilobetako bakoitzarentzat etxeko objektu zahar bat aukeratu du amamak eta herentzian jasoko dutela azaldu die. Bilobetako bakoitzak objektu jakin horrekin eta tresna horren laguntzari esker, gazteluko magia berreskuratzeko erronka izango du. Hau da, gazteluko atea berriz ere irekitzea izango dute misio, izan ere, berezkoa duen magia galduta baitauka gazteluak eta, ondorioz, ateak itxita. Galdutakoa, funtsean, gazteluaren alaitasuna eta argitasuna dira, ordurako, inork gutxi sinesten baitu magian.

 

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
  • Antzezleak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Sandra Fdez. Aguirre
  • Argiztapena: Mario López Fernández
  • Eszenografia: Amaia Oleagoitia
  • Dekoratua eta atrezzoa: Jon Perez Kastresana
  • Jantziak: Maite del Olmo
  • Koreografia: Maitane Zalduegi Viar
  • Musika zuzendaria: Iñaki Maruri
  • Ekoizpena: Glu Glu Produkzioak
  • Eskerrak: Zornotza Aretoa, Social Antzokia, Arteka, J.B. Transportes y Logística eta nola ez gure semeei Mikel eta Aratz
  • Ikuskizun mota: Antzerki musikala 
  • Adin gomendatua: 3-9 urte
  • Iraupena: 59´
  • Formatua: 6/5/3

Argien planoa A3

Beharrizan teknikoak

ren iruzkina

Glu Gluren ohiko bidean, betiko ipuin bateko izen eta pertsonaietan oinarritzen da antzezlana, haurrei hainbat balore irakatsiz, eta nola ez, bidelagun musika, dantza eta umorea.

Amona batek bere bilobei erronka bat jarriko die eta etxeko tresna zahar batzuek, elkarlana eta irudimenarekin jantzi ezkero, arrakastarako bidea izango dutela irakatsiko die.

Ipuinean zehar Botadun Katua ere azalduko zaigu eta basoko barazkiak edo animaliak ere bai, den dena magiaz eta gurasoen hain gustukoa den musikaz zipriztinduta.



Euskadi, auzolana