• Facebook
  • Twitter

"Ameriketako bidaia"

Eduki hau partekatu
  • "Ameriketako bidaia"
  • "Ameriketako bidaia"

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek "amerikarren bizimoduari" buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Joneri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat joko du, eta atxilotu egingo dute.

Hizkuntza arazoak eta arraza aurreiritziak direla eta, egoera kafkiar bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasatu ondoren,  Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute.

Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetu egingo da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

Jonek eta Mariak ikasturte osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urtebete elkarri destainaz begiratzen zioten arren, orain badakite adiskideak izango direla betiko.

 

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria: Patxo Telleria
  • Antzezleak: Miren Arrieta, Nerea Mazo
  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Zuzendari laguntzailea: Vito Rogado
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Ikus-entzunezkoak: Acrónica Producciones
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Teknika: Acrónica Producciones
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Konpainia: Tanttaka Teatroa
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Ekoizpena: Nagore Plazaola
  • Banaketa: Portal71
  • Iraupena: 90´