• Facebook
  • Twitter

"Tiempo"

Eduki hau partekatu
  • "Tiempo"

Denborak gure bizitza baldintzatzen du. Zein lotura dugu berarekin? Ba al dago benetako bizikidetzarik denboraren eta espazioaren artean? Edo irudimenezko atalak dira pertzepzioaren mesedetan?

Tiempo lanak zirkuaren eta dantzaren arteko harremana aztertzen du, kode eta lengoaia partekatuen bidez, eta esperientzia paregabe bat sortzen du, jendeak ikusi nahi dituen espazio errealetara bidaiatzea eragingo duena.

Zirkuko eta dantzako elementuen eta diziplinen arteko harremanek pisua, dinamismoa, aldakortasuna eta kolorea emango diote lanari. Abiadurak eta mugimenduak tempoa, kadentzia, erritmoa, zure denbora eta bestearena markatuko dituzte. Tiempo mugimendu berezi batekin hasten da, gorputz-partitura plural bat bihurtzeko.

Teknologia berrietan oinarritzen gara denboraren kontzeptua lantzeko, penduluaren mugimendutik abiatuta, patroi ezberdinak ikertuz eta horiekin dantzatuz.

Denbora eszenaren beste osagai bat bezala tratatzen dugu, honekin erlazionatu, mugitu, dantzatu, eszenan patroiak marraztu eta gorputz partituretan fisikalizatuz.

 

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Mar García eta Gorka Pereira
  • Koreografia: Mar García eta Gorka Pereira
  • Zuzendaritza eszenikoa: Stefan Sing eta Jorge Silvestre
  • Antzezleak: Mar García eta Gorka Pereira
  • Músika: Rodrigo Tamariz (RTM&M)
  • Kamara: Mauri Martín, Levi Pacheco
  • Jantziak: Vanesa Scalada Studio
  • Ekoizpena: Zirkozaurre
  • Koprodukzioa: BAD, Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco
  • Babeslea: Sozial Antzokia (Basauri)
  • Ikuskizun mota: Dantza, zirku garaikidea
  • Iraupena: 45´
  • Formatua: 8/6/8
Zirkozaurre