Noak ia hiru urte ditu eta oso naturala, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira.
Egun apartak izango dira denentzat. Noa haiekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez.
Urakana dator. Haien gunerokotasuna ekintza bihurtuko da, gazte eta bizi sentituko dira irudimenaren ateak bide berriei irekiz.
Noak ere maitasunaren, konfiantzaren, berezkotasunaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetara bidaiatuko du aitona-amona alaiekin. Abentura mugagabea hirurentzat.
Fitxa
Antzezleak: Idoia Ayestaran, Emilio Fdz. de Pinedo
Argi eta soinu teknikaria: Pablo Bezunartea
Gidoia: Emilio Fdz. de Pinedo
Zuzendaria: Juan Rodriguez Aristegi
Arte zuzendaria: Ariel García López
Soinu banda: Nils Personne
Produkzioa: Idoia Ayestaran
Argi diseinua: Pablo Bezunartea
Eszenografia tailerra: Eskenitek S. L.
Oihala, txotxongiloak eta eszenografia: Ariel García, Idoia Ayestaran, Eva Alonso
Jantziak: Panta Rhei Tailerra
Lettering diseinua: La Debacle
Fotografía: César San Millán
Diseinu grafikoa eta komunikazioa: Iratxe Esteve Cuesta
Administrazioa: Zurine Martín
Banaketa: Idoia Ayestaran
Gainbegirada orokorra: Olga Margallo
Publikoa: 2 eta 6 urte bitarteko haurrak eta familiak. HH. eta LH.1eko eskola kanpainak