• Facebook
  • Twitter

"Liluraren laborategia"

Eduki hau partekatu
  • "Liluraren laborategia"

Liluraren Laborategia familia guztiarentzako ikuskizun bat da, publikoa majiaren sekretuak ezagutzera gonbidatzen duena. Ordubete inguruko iraupena duen pieza honetan, Ladelai Magoaren trukoak prestatzen dituzten bi zientzilariren laborategian sartuko gara, fantasia eta abenturaren munduan murgilduz. Lebitazioak, agerpenak, hipnosia… eta beste hainbat efektu magikoen bitartez, ikusle handi eta txikiak liluratuta geldituko dira modu jolasgarri eta interesgarri batean gauza berriak ikasiz. Guzti honi zuzeneko musika eta ikuslegoaren partehartzea gehituz, inork ez du sekula ahaztuko ikuskizun zorabiagarri hau!

FITXA TEKNIKOA:

  • Gidoia: Miguel Molina
  • Zuzendaritza: Juanjo Otero
  • Musika: Ibón Aguirre
  • Argiztapen diseinua: Iván García
  • Antzezleak: María Urcelay, Na gomez, Mago Sun.
  • Jantziak: Enriqueta Vega
  • Eszenografia diseinua: Asier Sancho Senosiain
  • Eszenografia eraikuntza: Escénica integral
  • Ikusentzunezkoak: Begira

 

Mago Sun