• Facebook
  • Twitter

"Zu eta ni, sudurluze bi"

Eduki hau partekatu
  • "Zu eta ni, sudurluze bi"
  • "Zu eta ni, sudurluze bi"

Robustiana eta Zeledonio suntsituriko etxe batean bizi dira, dirurik gabe…eta gainera haien amama gaixorik dagoenez botikak behar ditu. Egoera honi buelta emateko zenbait burutazio praktikan jarriko dute dirua lortzeko, hainbat egoera barregarri sortuz, baina denak alferrik izango dira. Zeledonio desastre bat da: alferra, traketsa, arina…; aldiz, Robustiana orekatua, zentzuduna eta langilea da…, antzeko daukaten gauza bakarra zera delarik: sudurluze bat!. Baina zer egingo dute dirua lortzeko?. Etorri gurekin haien abenturez gozatzera eta amaierako sorpresa magikoa ikustera.

Antzezlan honetan agertzen diren pertsonaiak Noruegako mitologiako Trolls izenekoak dira. Bertan islatzen diren argudio eta edukiak bi anaia-arreben arteko harremana kontatzen du era barregarri batean , publikoaren parte hartzea bultzatuz. Adostasun eta desadostasunen gainetik anaia-arreben arteko maitasunezko sentimenduak eta gorrotoak agertuko dira, egunerokotasunean guztioi gertatzen zaigun bezala. Horregatik, antzezlan hurbila, ulergarria eta dibertigarria da.

Fitxa Artistikoa

  • Zuzendaria: Rita Naveira
  • Gidoia: Koldo Zelestino
  • Eszenografia: Maite Ibabe
  • Koreografia: Maddi Zelestino
  • Atrezzoa: Monika Naveira
  • Jantziak: Monika Naveira
  • Musika: Itxaso Azkona
  • Musikaren konponketak: Jose Ramon Gutierrez
  • Teknikaria: Lon Fernandez
  • Diseinua eta propaganda: Atoan kooperatiba
  • Antzezleak: Rita Naveira eta Koldo Zelestino

Zirtaka

Euskadi, auzolana