• Facebook
  • Twitter

"Trinomio"

Eduki hau partekatu
  • "Trinomio"
  • "Trinomio"
  • "Trinomio"

Trinomio hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 15 minutukoa gutxi gorabehera, Euskal Herrian sortzen ari diren hiru konpainietakoak. Trinomio hiru kontzepturen eszenaratzea da, osotasun bat bezala, natura ulertzeko hiru modu erakusteko desiratik sortzen diren hiru kontzeptu elkartu eta elkarrekin bizi ahal izateko espazio bat bezala, eta Gizakiaren portaera, egoera emozionalen, intentsitateen eta energien hiru isla.

TRIA

Ametsak, indarra, ezintasuna, amorrua, helmugak, egoa, ezjakintasuna, beldurra, bakardadea, laguntza... Gure bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen dugunean nola jokatuko dugunaren hausnarketa da. 

NERE AZALEAN ARROTZ

Bi pertsona. Bata bestearen hitzalpean. Batzutan elkarri lotuta, bestetan elkarrengandik urrun. Elkarrengandik banatu ezin diren bi pertsona arrotz. Bi pertsona, edo bakarra bitan zatituta. 

TAITO-KU

Taito-ku presentzia aktibo bat da. Mugimendu jarrai bat. Espiral finitua. Zirkulua. Gorputza eta teknologiaren arteko erlazioan oinarrituriko pieza koreografikoa. 

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Myriam Perez Cazabon, María Andres, Ion Estala. 
  • Koreografoak: Myriam Perez Cazabon, María Andres, Andrés Alarcón, Jaiotz Osa 
  • Zuzendaritza eszenikoak: Myriam Perez Cazabon, María Andres, Ion Estala
  • Antzezleak: Leire Otamendi, : Myriam Perez Cazabon/Oihana Vesga, María Andres, Andrés Alarcón, Jaiotz Osa/Agustín A. Martínez, Paula Parra/Miren Lizeaga
  • Ekoizpena: Myriam Perez Cazabon, María Andres, Ana Barrantes

NODE

Euskadi, auzolana