• Facebook
  • Twitter

"Otsoa"

Eduki hau partekatu
  • "Otsoa"

Otsoa... garrasi bat da. Taldeak askatasun asmatu bati egindako ulu bat bezalakoa. Helmuga bat da, leku bat nora heldu beharra baitago. Prestatuenek baino ezin dute lortu hori. Ametsetako leku bat, gaur egungo gizarteari (ustez) falta zaion guztiak janzten eta inguratzen duena.

Otsoa kritika bat da egitura piramidala duten gizarte-mugimendu batzuei, zeinak indarrean baitaude gaur egun. Pieza koreografiko honek emakume aktore baten irudia darabil talde horietako bateko lider gisa; politikari bat balitz bezala eragiten die taldekideei, teledendako aurkezle bat balitz bezala, edo Gran Hermano programako egoiliarren liderra, zertarako eta dantzari taldearen jarrera- eta izaera-aldaketa ekarriko duten ekintzak zuzentzeko (ironiaz baliatuta), barne-gatazka horiek guztiak jarriko baitituzte agerian gorputz-hizkuntzaren bidez.

Fitxa artistikoa

  • Ikuskizun mota: Dantza garaikidea. Dantza-antzerkia
  • Emanaldien lekua: Aretoa
  • Zuzendariak: Jordi Vilaseca, Aritz López
  • Koreografoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Begoña Martin, Jordi Vilaseca, Aritz López, Helena Wilhelmsson, Maddi Muñoz
  • Musika/Soinua: Luis Miguel Cobo
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Eszenografia: Enric Planas
  • Jantziak: Xabier Mujica
  • Produkzioa: Aritz López
  • Koprodukzioa: Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Proyecto Larrua
  • Ikuskizun mota: Dantza garaikidea. Dantza-antzerkia
  • Emanaldien lekua: Aretoa
  • Iraupena: 65´
  • Formatua: 9/7/5
  • Pertsona kopurua oholtzan: 5
  • Pertsona kopurua biran: 7