• Facebook
  • Twitter

"K-Baret"

Eduki hau partekatu
  • "K-Baret"
  • "K-Baret"
  • "K-Baret"

Urteak itxita daramatza Dumontarren kabaret zaharrak baina Rose eta Juliettek ateak berriro irekiko dituzte. Lokal honetan hainbat artista arituko dira bezeroen egonaldia arintzen. Baina artista hauen egonaldia ez da batere arina izango. Teilatu desberdinen azpian jaioak eta berdinaren azpian elkartuta, euren biziak, ametsak eta ametsgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak. Bertan emango diren tirabiren testigu izango da ikuslea Cedric Flamcourtek gidatuta.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendari eta gidoilariak: Kari Alberdi, Xabier Barquero
  • Antzezleak: Ainhize Azpiazu, Aiora Altuna, Aitor Ayerdi, Aitor León, Andrea Pozo, Ariane Aldalur, Enara Arozena, Eneritz Aulestia, Idoia Aginagalde, Iosune Garmendia, Jone Larrañaga, June Urain, Maite Alberdi, Maria Arrieta, Mikel Martinez, Nora Unanue, Sambou Diaby, Cabi Barquero
  • Soinu teknikaria: Josu Odriozola
  • Argi teknikaria: Dani Camacho
  • Koreografia: Ainhize Azpiazu, Ariane Aldalur, Azul Ayuso, Maria Arrieta
  • Eszena zuzendaria: Xabier Barquero
  • Produkzio laguntzaileak: Idoia Aginagalde, Iosune Garmendia
  • Jantziak: Kari Alberdi
  • Ahotsak: Aitor Leon, Andrea Pozo, Eneritz Aulestia, Idoia Aginagalde, Imanol Garcia, Jone Larrañaga, Maite Alberdi, Maria Arrieta, Mikel Martinez, Nora Unanue
  • Grabazioak: David Villaoz, Julen Alonso
  • Grabazio arduraduna: Aitor León
  • "K-baret" kanta: Eneritz Aulestia, Aitor León
  • Diseinu grafikoa: Kari Alberdi

Promozio bideoa

Bigoterik gabe antzerki kultur gazte elkartea

Euskadi, auzolana