• Facebook
  • Twitter

"Itsasoen deiadarra"

Eduki hau partekatu
  • "Itsasoen deiadarra"
  • "Itsasoen deiadarra"
  • "Itsasoen deiadarra"
  • "Itsasoen deiadarra"

Itsasoen deiadarra natur ondarearen kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzeko ikuskizun bat da. Gure itsasoak eta natur ondarea zaintzeko birziklatzeak ¿¿ duen garrantziaz ohartarazteko, bi perkusio joleren musika ardatz duen ikuskizun honetan, aktore eta biologo baten arteko elkarrizketak biodibertsitaearen garrantziaz informatuko gaitu, izan ere… "2050ERAKO ARRAINAK BAINO PLASTIKO GEHIAGO IZAN DITZAKEGU GURE ITSASOETAN". 55 minutuko iraupena duen Ikuskizun hau, batez ere, 7-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, bertan lantzen diren kontzeptu eta baliabideen ulermen egokirako. Julen Berna, nabigatzaile nekaezinak eta Olatz Kresala, itsasoko algekin maitemindutako biologoak, itsasoaren garrantzia ezagutzera gonbidatzen gaituzte: Lurrera botatzen ditugun txutxeen bilgarriak dortoka eta izurdeei eragiten diela uste duzu? Eta badakizu etxeko ekimen txikiekin ozeano gabiagoak izan ditzakegula?

Ur azpiko ikusentzunezkoak eta zuzeneko perkusiozko musika batuz sortuko da familia osoak gozatzeko ikuskizun hau. Bidaia liluragarri bat gure itsasoak zaintzearen beharra ezagutzeko, eta gogorarazteko ongi birziklatzeak itsasoko espezieak babesten laguntzen duela. Emozioek lagunduko digute konturatzen irtenbidea gure esku dagoela.

 

Fitxa Artistikoa

  • IDEIA: Nakusarbe Elkartea (Alberto Santolaria, Mila Márquez)
  • Gidoia: Josu Camara, Alberto Santolaria eta Elur Arrieta
  • Eszena zuzendaritza: Josu Camara
  • Aktoreak: Josu Camara eta Olatz Pagalday
  • Musikariak: Vicent Zaragoza eta Elur Arrieta
  • Ikus-entzunezkoak: Alberto Santolaria 
  • Ekoizpen teknikoa TRM Tarima.

Musbika

Euskadi, auzolana