• Facebook
  • Twitter

"Zazpi senideko"

Eduki hau partekatu
  • "Zazpi senideko"

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Ander Lipus
  • Aktoreak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs
  • Testigantzak: Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet.
  • Idazkera aholkularia: Igor Elortza
  • Eszenografia eta argiztapen diseinua: Josep Duhau
  • Musika: Ximun Fuchs
  • Bideoak: Zigor Garro, Eñaut Castagnet
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Irudia: No Media Estudio
  • Argazkiak: Eñaut Castagnet
  • Ekoizpena: Iasone Parada, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Katti Biscay, Elise Robert Loudette
  • Iraupena: 65 minutu
  • Publiko mota: Heldua

Artedrama konpainiaren YouTubeko profilean ikus dezakezu antzezlana osorik, hemen.

ren iruzkina

Formatu ertaineko antzerkia.

Artedrama eta LePetit Theatre de Pain egitasmo askotan aritu dira elkarlanean, eta Ander Lipusek zuzendutako lan honekin Fuchs anaiek beren egitura propioa sortu dute, Axut! antzerkia, euskarazko sorkuntzak bideratzeko. Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak. Bi senideen arteko lotura hautsia izan denean, era traumatikoan hautsia sortzen diren zazpi une: gaixotasuna, presondegia, istripuak.

Istorio gogorrak, gure historia hurbilari lotuak batzuek eta edonon gauza daitezkeenak besteak, proiekzio, zuzeneko musika eta umore tarteren batzuen laguntzaz taularatuak.


Artedrama