Dublindarrak, James Joyce-n lan paregabea, literatura unibertsalaren istoriako kontakizun onenetako bat izan arren ez da ia antzerkira egokitu. Dublin, 1904. urteko Errege egunean. Adin eta sexu desberdineko maila ertain-altuko pertsonaia batzuk Morkan andereñoek bere egoitzan urtero antolatzen duten afarira iristen dira. Morkan andereñoak musika irakasleak dira eta gau-jaiak kutsu musikazalea dauka.
Gonbidatuen artea Gabriel (anfitrioien iloba) eta bere emaztea Gretta daude. Giroa ezinhobea da. Kanpoan elurra dihardu baina barrukaldean etxe-giro goxoa, janari atsegingarria, ohitura onak, lasaitasuna, anaitasuna eta umore ona harnasten dira. Baina festa bukatzear dagoela, abesti baten doinuak Gretta negar egiteraino hunkitzen duela ohartzen da Gabriel. Melodiak txinparta piztu eta atzera bueltarik ez daukan sentimendu eztanda eragiten duen arte: zein sekretu gorde dezake emakume sentikor honek bere bihotzean?
“Dublindarrak kontakizunak bizitzaren gertakari batzuk islatzen ditu -maitasuna, ezkontza, pasioa, heriotza- eta haiei aurre egitera behartzen zaitu. Kontakizun gutxik dute gaitasun misteriotsu hori”. (John Huston)
FITXA TEKNIKOA