Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Pintto Pintto"

Eduki hau partekatu
  • "Pintto Pintto"
    Argazkia: Anita Maravillas Teatro (Facebook)

Pintto Pintto, gure txakurra da ta,
Pintto Pintto, bere izena du.
Pintto galdu egin den txakurkume polit bat da,
Baina guztiok ez dugu Pintto maite,
Norbaitek beldurra dio.
Gaindituko ote du beldurra?

Erropa garbitegi batean, txukuna, ordenatua eta umore txarrekoa den langile bat, bere lankidearekin harremandu behar da. Azken hau, despistatua, desordenatua eta oso alaia da, eta batez ere ez ditu arauak gustoko.

Bat-batean galdutako txakurkume bat agertuko da garbitegian, eta agerpen honek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die.

Umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da Pintto Pintto; horren bidez, gure ingurukoekin harremantzeko dugun eran hausnartu nahi dugu.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Javi Renovales, Iván Alonso
  • Jatorrizko ideia: Anima Maravillas Teatro
  • Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
  • Musika: Fran Lasuen
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Testurik gabe
  • Ikuslea: +3 urte

ren iruzkina

Anita Maravillas Teatro, Miren Larreak eta Valentina Raposok sortua, erabat txotxongilo-antzerkian diharduen talde bakanetakoa dugu; luzaroan trebatu dira eta sakon ikertu dute txotxongiloen manipulazioa eta haien eraikuntza.

Garbitegi bateko langile ernegatu baten istorioa kontatzen digu Pinttok. Beldurtia da langilea, eta ordenak obsesionatu egiten du, baina arauak inoiz betetzen ez dituen lankide arretagabe, dibertigarri eta desordenatu batekin aritu behar izaten du. Xumetasuna, samurtasuna, umorea eta aktoreen lana ditu ezaugarri nagusi obra honek, bai eta Iñaki Ziarrustaren eszenografia iradokitzailea ere.

Bat-batean, txakur-kume bat sartu da garbitegira, eta aldatu egin du bi pertsonaien munduaren ikuskera.



Euskadi, auzolana