• Facebook
  • Twitter

El festival de teatro Lautan3 de 2025 tendrá lugar los días 6, 13, 20 y 27 de febrero

Comparte este contenido
  • El festival de teatro Lautan3 de 2025 tendrá lugar los días 6, 13, 20 y 27 de febrero

  • Aurtengo aldian (eta badira zazpi) zortzi ikuskizun programatuko dira Bilboko Zazpikaleetan eta sei eszenatokitan taularatuko dira: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza. Egitaraua eta bestelako jakingarriak urtarrilaren azken astean emango dira

Jakina denez, aurtengo Lautan3n emango den lanetako bat Gilkitxaro konpainiaren Alferrak, tunanteak, maleanteak da, talde bilbotarrak irabazi baitu 2025eko Lautan3 laguntza, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antzerki-ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zutena.

Euskaltzaindiak antolatzen du Lautan3, BIRA Kultura, Tartean konpainia eta 7Katu gaztetxearekin batera. Halaber, bidelagun ditu Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE), Bilboko AEK eta La Sinsorga espazioa. Hastapenetik, Bilboko Udalak babestu du egitasmoa.

Gogoratu behar da Lautan3 antzerki-jaialdia 2019an sortu zela, hain zuzen, euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko.


  • Fecha10 de Enero
  • Temática Artes escénicas