AMAk pertsona hauskor eta ikarati batzuen berezko indarra du hizpide. Goretsi nahiko luke zaintzaren baitan dagoen edertasun epikoa. Guraso zaharren zaintza, apurka-apurka hiltzen doazen horiek, hil ahala gure bizitza zati bat ere haiekin eramaten dutelarik.
AMAk emozio sakonena dantzan jarriko du, sakontasun hori egunerokotasunetik erreskatatuz, eta han nahastuko dira prosaikoa eta fantastikoa, magia eta oroitzapena, artea eta irria, absurdoa eta tragikoa.
AMA egunerokotasunean aurkitu ahal diren super-anti-heroiei buruzko istorioa da. Errealitatearen latzari aurrez aurre begiratu behar zaio, eta aurre egin erotuko ez bagara. Latzaren latzean edertasun printzak aurkitu ditzakegu horrela, eta edertasuna agertzen den aldiro, zorion itxaropera ernatzen da.