Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Ene kantak: "Emozio festa!"

Tolosa 17 de diciembre 2022
Comparte este contenido
  • Ene kantak: "Emozio festa!"

Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira, abentura berri batean murgilduko dira.
Oraingo honetan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak.

 

Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…
Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz eta, oraingoan, gure bi protagonistek ikasle berri bat ezagutuko dute, eta ez edonolakoa: honek denak ikaratuko ditu eta gure lagunek aurre egin beharko diote egoera zail eta berri honi.

Gainera, Enekok lagunei azaldu beharko die zeliakoa dela. Nola esango die? Zer suposatzen du horrek gelan? Irri egingo diote?

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta saiatuko gara erakusten, nola kudeatu emozio horiek.

Honen harira, saiatuko gara ere gure ikuslegoari erakusten egoera zailei nola aurre egin. Eszenatokia gure eskola bihurtuko dugu eta bertan pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak biziko ditugu. Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen irriak eta bihurrikeriak. Oso ongi pasako dugu eta, gainera, gure sabelean sortzen diren kilima edo nahasmen hori ulertuko dugu; nola ez, beti ahoan irrifarrea izanik.

 

 


  • Tipo Actividad Infantil
  • CompañíaEne kantak
  • Fecha 17 de diciembre 2022
  • Horario12:00 y 16:00
  • Lugar Leidor Aretoa
    San Francisco, 6-8
    Tolosa
  • Entradas Comprar
  • IdiomaEuskera
  • Web Leidor Aretoa

Dónde

Euskadi, bien comn