• Facebook
  • Twitter

"Narzis@"

Villabona 30 de enero 2022
Comparte este contenido
  • "Narzis@"

Peru 11 urteko gazte bat da. Lagunak dituela uste du, bere urtebetetze festara inor ere joaten ez den arte. Beno, norbait bai. Maialen. bere bizilaguna. Bizi guztiko laguna. Egun horretan Peruk 12 urte betetzen ditu. Egun horretan gurasoek Smartphone bat oparitu diote.

Eta egun horretatik aurrera bere bizia aldatu egiten da. Mundu berri bat aurkitzen du. Mundu birtuala.

Mundu horretan beste pertsona bat izan daitekeela ohartzen da, izena aldatu dezakeela. Historiako ikasgaian irakasleak Greziako mitoen inguruan kontatukoarekin oroitu da, eta Narziso izatea erabaki du. Izen horrekin bizi berri bat asmatzen du. Selfoak ezagutzen ditu, bizi berri horretan arrakasta izateko nola jokatu behar dioten erakutsiko diotenak. Jarraitzaile pila bat lortzen ditu. Baita likek ere. Oso ezaguna egiten da. Pedrok egun guztia pantaila aurrean pasatzen du, bizitza birtualean gertatzen denak gehiago axola dio bizitza errealean gertatzen denak baino. Bere benetako lagunak jada ez du garrantzirik. Orain lagun pila bat ditu. Amak ezin du egoera hori gehiago jasan eta astebete mugikorrik gabe zigortuko du. Astebetean lagun berriak jada ez dira berarekin oroitzen. Ezaguna izatea uzten du. Ez du jarraitzailerik lortzen. Mugikorra lortu behar du. Galdutako fama errekuperatu behar du orain arte inork egin ez duen zerbait eginda. Zerbait bizitza birtuala eta errealaren artean hautaraziko diona.

  • Aktoreak: Gaizka Chamizo, Asier Oruesagasti, Amaia Irazabal,  Aia Kruse
  • Dramaturgia: Kepa Errasti
  • Eszenografia eta jantziak: Ikerne Gimenez
  • Musika: Ignacio Perez Marin
  • Argiztapen diseinua: Pedro Yague
  • Zuzendaria: Anart Zuazua

Toda la informacin sobre el espectculo >>

Dónde

Euskadi, bien comn