• Facebook
  • Twitter

"Ganbara doinuak"

Hernani 4 de enero 2022
Comparte este contenido
  • "Ganbara doinuak"

Protagonista baserri zaharrera abiatuko da, hura saltzeko asmoarekin. Ganbaran, bere antzinako babesleku eta jolas labirintoan sartzean, objektu abandonatuek oroitzapenak ekarriko dizkiote gogora.

Hizkuntza samurra eta iradokitzailea erabiliz, istorio zaindua, originala eta emozioz betea eskaintzen digu konpainiak. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko saiakera da.

Azpimarratzekoak dira zuzeneko musika eta keinuak, emozioak transmititzeko baliabide gisa erabilita.

Iraupena: 50 min. 

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Jon Kepa Zumalde, Joserra Martínez, Iñaki Egiluze
  • Antzezlea: Itziar Fragua
  • Zuzeneko musika: Roberto Castro
Ayuntamiento de Hernani

Dónde

Euskadi, bien comn