• Facebook
  • Twitter

Israel Galván + Niño de Elche: "Mellizo doble"

Donostia-San Sebastián 22 de diciembre 2021
Comparte este contenido
  • Israel Galván + Niño de Elche: "Mellizo doble"
    Foto: Reiner Pfisterer

Niño de Elche kantuan. Israel Galván dantzan. Gehienetan, flamenkoaren esperientzia gizatiar agertzen zaigu, gizatiarregia. Baina antzerkiak su hartzen duenean eta larruazala eta haragia erretzen direnean, bi makinaren eskeletoaren azpikoa ikusten dugu. Badira aurrekariak: Meneses gaztearen makina bertsogilea, Vicente Escuderoren dantza motorduna, Val del Omar-en irudi konkretuak. Berez, flamenkoa makinen garaiko umea da, eta lurrun-motorrarekin batera hasi zen, ehungintzako fabrikarekin eta trenarekin, industria iraultzarekin batera eta kontrakarrean. Horregatik dugu gaizki-ulertua testuaren eta gertaeraren artean: Ikus-entzuleek espontaneotasuna ikusten duten horretan, hizkuntza zehatza eta arautua dago.

Emozio hori makina batek baino ezin du sortu. Eta hori da ideia, ikus-entzuleak dantzan jartzea ez da kontzertuaren makinerian sartzea eta parte-hartzaile bihurtzea baino. Teknikarekin lehia irekian, Escuderok bi dinamo elektrikoekin egin zuen bezala, kontua horixe da, frogatzea ezen odola, izerdia eta malkoak ere esperientzia cyborg bat direla, gizakiek eta makinek partekatzen dituzten afektuak.

Informazio gehiago: Israel Galván Company.


Dónde

Euskadi, bien comn