• Facebook
  • Twitter

Pablo Milanés

Azpeitia 6 de septiembre 2020
Comparte este contenido
  • Pablo Milanés

Trobalari kubatarra eskaintzen ari den Esencia Tour'20 biraren baitan, Azpeitiko Soreasu Antzokian izango da bere kantutegiko abesti entzutetsuenak abesten.

Pablo Milanés trobalari kubatar ezaguna Azpeitiko Soreasu Antzokian izango da maiatzaren 9an. Kontzertua 22:00etan hasiko da -ate irekiera 21:30ean izango da- eta sarrerak kulturaz.eus webgunean eskuratu daitezke, 35€-45€ (+ kudeaketa gastuak) artean ordainduta.

Esencia Tour'20 biraren baitan etorriko da Azpeitira Milane´s. Musikari kubatarrak bere obraren esentzia bildu nahi izan du bertan. Bere ibilbideko abesti ezagunenak (En Breve Espacio, Yolanda, Para Vivir, Ya Ves...) nahiz Milanésen musikaren ezaugarri nagusiak biltzen dituzten abestiak eskainiko ditu kontzertuan. Milanések sei hamarkada daramatza oholtza gainean. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin batera, Troba Kubatar Berriaren erreferente nagusia da.

2005ean bi Latin Grammy lortu zituen, eta, 2015ean, Lifetime Achievement Grammya. Hala eta guztiz ere, ez dio une batean ere eszenatokiei muzin egin, eta musika nahiz poesia sortzen eta abesten jarraitu du azken urte hauetan.

KulturAZ

Dónde

Euskadi, bien comn