Coletivo Qualquer 2008an sortu zen, Lisboan, Luciana Chieregati (Brasil) eta Ibon Salvador (Euskal Herria) ikertzaile eta koreografoak elkartu ostean. Garai hartan, egungo filosofiarekin gurutzatzen ziren dantza-piezak sortzea zen bien intereseko arloa. Hala, egunerokotasunarekin solasaldian aritzen diren lanak sortzeari ekin zioten, antzerkiaren espazio-antolaketa albo batera utzita eta, bereziki, koreografiaren ikuspuntutik lengoaien sorkuntza ikertuta.
Horrela beraien ardura ezpazioaren antolaketa fisikoan ezezik irudimenaren eta fizkzioaren esparruetan landuko dute, “errealitate” delakoa asmatzeko moduak arakatuz. Horri lotuta, hainbat proiektutan arituko dira artistak lanean, tartean Lisboako Seu Vicente Egonaldi Artistikoen espazioen koordinazioan eta Madrilen, praktika eszenikoa eta kultura bisuala jorratzeko masterrean.
Honetaz gain koreografo garaikideek zuzendutako tailer, mintegi eta topaketetan paten hartzen dute, hauen artean Idoia Zabaleta, Lisa Nelson, Steve Paxton, Simone Forti, Vera Manteiro, João Fiadeiro eta Wagner Schwartz aipatu daitezkeelarik Egun, Bilbon finkatuta dago Coletivo Qualquer, eta besteak beste honako lanak dituzte esku artean: OVER, GAG, HUTS-ARTEAN eta “It was a large room”