LASALAn, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainian, dantzaren eta argazkigintzaren arloetako artistak daude.
Konpainiaren xedea hizkuntza fisikoa eta estetika garaikidea sortzea da, kide guztien kezkak aintzat hartuz eta islatuz, eta, horretarako, etengabe ikertzen du.
2013an sortu zenetik, hemengo eta nazioarteko jaialdi askotara gonbidatu dute.
Konpainiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du, Dantzagunea zentroaren Sortutakoak programaren bidez. Aterpean artista egoiliarren programak ere lagundu dio. Donostia 2016 Fundazioaren laguntza ere izan du, Mugalariak programaren bidez. Eusko Jaurlaritzaren Dantzan Bilaka koreografia-sorkuntzarako eta koreografia-produkziorako diru-laguntza jaso du 2014., 2015. eta 2016. urteetan, baita dantza-konpainiak sendotzeko diru-laguntza ere, 2017an.
LASALAren sortze-lanak:
2016 >> N O W
2016 >> TRIP
2015 >> LAUESKU 22
2014 >> LAUESKU
2014 >> HOOKED (still)
2013 >> HOOKED
HOOKED lanak sari hauek lortu ditu:
2015. urtean, Dantzaz Konpainiak GIZON HAIEK izeneko koreografia-pieza bat eskatu zion. Honako hauek ere programa horretan izan ziren: Itzik Galili, Jone San Martin, Lukas Timulak eta Christine Hassied. Pieza hori Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zen.