Laurentzi Producciones Bilboko ekoiztetxe bat da, 40 urte luzeko eskarmentua duten antzerkigintzako profesionalek sortua. Antzerki garaikidea egiten dugu, garrantzi handia ematen diogu alde bisualari, eta konpromisoa dugu oinarri:
Konpromisoa arte eszenikoekin: heziketarako bokazioa dugu, eta ikusle berriak inguratu nahi ditugu, batez ere gazte jendea.
Konpromisoa lanbidearekin: gure ekoizpenetan aktore gazteek hartzen dute parte, eta sortzaile eta antzerkigile gazteen ideiak biltzen ditugu.
Konpromisoa jendartearekin: emoziotik abiatuta gogoeta eginarazten duten ikuskizunak eskaintzen ditugu.
Ekoiztetxea 2012an sortu zen, eta harrez gero hiru obra plazaratu ditu:
Cuarteto del Alba: Donostiako dFerian estreinatu zen 2014an, eta Cadizeko FIT Jaialdian (2014), Brasiliako Nazioarteko Antzerki Jaialdian (2014), Almagroko Antzerki Iberoarrikarraren Jaialdian (2014) eta Alcanteko Egile Garaikideen Erakustaldian antzeztu zen.
Coordenadas: Arriaga Antzokiarekin batera ekoitzia, 2016ko azaroan estreinatu zen, eta Donostia-San Sebastian 2016 fundazioak, Victoria Eugenia Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak sustatzen duten Antzerkigintza berriak proiektuaren parte da. dFerian erakutsi zen 2017an, baita Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian (2017ko azaroa).
Santxoren anaia – El hermano de Sancho: familia osoarentzako komedia bat da, eta gaztelaniaz 2017ko ekainaren 25ean estreinatu zen Alcalako Antzerki Klasikoaren Jaialdian; Alcantarako Antzerki Klasikoaren jaialdian (2017), Peñiscolakoan (2018) eta Olitekoan (2018) erakutsi izan da. Euskaraz, Donostiako Antzoki Zaharrean estreinatu zen maiatzaren 12an (2018).