Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Dar Dar produkzioak

Edukia hau partekatu
  • Twitter-ren partekatzea
  • Facebook-en partekatzea
  • Dar Dar produkzioak

Dar-dar produkzioak 2000. urtean Asier eta Iker Zinkunegi anaiek sortu zuten Legorretan (Gipuzkoa). Proiektu hau beti izan da bizia eta moldakorra. Hasiera batean antzerki ekoizpenean oinarritu zen gure ekimena eta 8 ikuskizun sortu eta banatu ditugu:

  • Haurrentzat: "Alizia bitxikerien lurraldean", "Pinotxo", "Andersen, ahatetxo itsusia" eta "Egizu lo, Tartalo!"
  • Gazte eta helduentzat: "Gaurko menua" eta "Etzi".
  • Adin guztietako ikusleentzat: "Eta zer?" eta "Eta zer? II".

Gure proiektuaren bilakaerak era natural batean antzerkiaz gain beste kultur proiektu batzuk sortzera eraman gaitu. 2005ean erakusketak sortzen eta banatzen hasi ginen. Gaur arte bi izan dira formatu honetan sorturiko proiektuak: Hans Christian Andersen idazlearen ipuinen ingurukoa eta Babel, munduko kulturen ingurukoa. Urte hauetan, ekintza edo gala desberdinetarako enkarguzko ikuskizunak ere sortu ditugu:

  • Kirol Gala 2006 (Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, sala Kursaal Donostia).
  • Giza Eskubideen Gala 2008 (Donostiako Udala, Victoria Eugenia Antzokia).
  • Artea eta Giza eskubideak Haur eta Gazteen XI.ekitaldiaren sari banaketa 2015 (Donostiako Udala).

Azken urte hauetan, gizartean sakonago eragiteko beharrean sentitu gara.


Euskadi, auzolana