Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"La Traviata"

Sestao 2023(e)ko Azaroak 10
Eduki hau partekatu
  • "La Traviata"

La Traviata azken ehun urteetan munduko antzoki nagusietan gehien antzeztutako opera da. Bere programazioa ikusle ugari erakartzeko bide segurua da, eta bere melodia batzuek opera-mundua gainditu eta gizateriaren soinu-bandaren parte bihurtu dira, hala nola, "brindis" ospetsua. Hain arrakastatsua da, ezen edozein pertsonak, musika klasikotik oso urrun egon arren, opera-musika gisa esagutuko baitu.

Veneziako La Fenice antzokian 1853ko martxoaren 6an estreinatuta, bere garaikideekindarrean zegoen moralaren eta ohitura onen aurkako iraintzat hartu zuten. Verdiren asmo bakarra, ordea, emakume maitemindu baten drama erakustea zen. Violettaren izaera eta iraganeko bizitza gorabehera, beraren morala eta bihozberatsun handia erakustea hark eginiko sadrifizio gorenaren bidez.


Non

Euskadi, auzolana