INPRO-TXOUA! euskaraz egiten den inprobisazio ikuskizuna da; eta bertan, publikoa partaide garrantzitsu eta aktiboa da. Publikoak idatzitako izenburuetatik abiatuta, aktoreek estilo, genero edo joko jakin batzuekin bat datozen inprobisazioak asmatu eta interpretatzen dituzte. Kultura eta euskara gaur egungo adin guztietako gazteei eramateko modu dibertigarria eta egungoa da. Antzerki inprobisazioa, berez, antzerki genero bat da. Zuzeneko inprobisazioa eskatzen du, aktoreek ez baitakite zein eszena antzeztuko duten.