2005ean, Julio eta Ruth Castronu "El mono" muntatzen hasi ziren, Franz Kafkaren "Akademia baterako txostena" lanean oinarrituta. Lan zehatza eta gogoeta-eragilea.
Hasi da emanaldia: mahai bat, aulki bat, libreto bat mahai gainean. Ikusleentzako argia amatuta, eszenatokia bakarrik argitan dela, tximinoa sartu eta agur egin du. Ondoren, sentsazio sekuentzia batek, tximinoak gauzatzen hasi den erritmo sorpresazko eta bizkorrak transmititzen duenak, eszenatokia inbaditu eta publikoa berehala harrapatu du, tximinoak entzule duen akademiako kide bihurtzeko.
Espero dugu eszenaratze bitxi hau ikusteko gogoa piztu izana.