olasaren bidez, bizitzako lehendabiziko urteetako irudien eraikuntza eta deseraikuntza gogora dakarren bidaia batean murgilduko dira ikus-entzuleak, imajinario magiko eta fantasiazkoa birsortuz. Itzaletatik argira, abstraktutik irudizkora, hainbat irudik adiskidetasunean bizitzearen esperientzia liluragarrian murgilaraziko gaituen jolas bat sortuko dute. Jakin-mina ezagutzaren ardatz gisa. Ikuskizunaren dramaturgiak ere irakurketa bat izango du publiko helduarentzat. Bertan emakume batek aventura ezinbestekoa biziko du, galdutako jakin-mina berreskuratzea ekarriko diona. Horrela, berrikasi eta berriro hunkitzeko leku batera bidaiatuko du, artean neskato baten moduan jolasten zuen garai batera, eta bere haurtzaroaren lurraldean barneratuko da.
Testua: Rosa A. García, Jesús Nieto, Pedro Guirao. Zuzendaritza: Jesús Nieto. Antzezleak: Rosa A. García, Jone Amezaga
Informazio gehiago hemen