Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Carmen Romeu: "Canta un ángel"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 29
Eduki hau partekatu
  • Carmen Romeu: "Canta un ángel"

Carmen Romeu Valentziako soprano bikainak eta Albert Nieto piano-jotzaileak Victoria de los Ángeles omenduko dute, Espainian inoiz izan diren abeslaririk handienetako bat. «Callas izan zen artista dramatikorik handiena, eta Victoria, abeslaririk osoena. Eredu nagusia izan zen niretzat, beno, guztiontzat izan zen eredugarri». Horixe esan zuen Teresa Berganza ospetsuak hari buruz. 2023an Victoria de los Ángelesen jaiotzaren mendeurrena beteko denez, Carmen Romeuk errepertorio ederra abestuko du emanaldian: Schubert, Debussy, Puccini, Albéniz, Toldrà, Montsalvatge, Alicia de Larrocha, García Abril, Piazzola, Albert Guinovart, Ovalle eta Moustaki musikagileen abestiak eta kantu herrikoiak.

Albert Nieto pianistak omenaldiaren zergatia azaldu du: «Gehien hunkitu nauten kontzertuetako bat Alhambrako Arrayanes patioan entzun nuen, zorte hori izan nuen; leku zoragarri horretan, Victoria de los Ángelesen ahotsa piano-jotzaile gazte baten bihotzean sartu zen. Ordutik, ahots sublime hartatik jariatzen ziren Fauréren abestien oroitzapena etengabea izan da nire bizitzan. Beraz, Victoria de los Ángeles gogora ekartzeko beharra sentitzen nuen, haren jaiotzaren mendeurrenean. Haren ahots-legatu handia goraipatu behar genuen, bai aurrez aurre entzun ahal izan zutenentzat, bai haren presentzia eszenikoaren lilura sentitu ez zutenentzat. Haren musika-maisutza eta haren izaera eskuzabal eta apala banaezinak dira; ez zuen inoiz protagonista gisa azaltzerik nahi izan, ez omenaldirik jasotzerik. Orain, nirea eskaini nahi diot, esker onez, aspaldiko kontzertu hura eta haren ahotsarekin gozatuz eman ditudan orduak gogoan».

 

Taldea

  • Sopranoa: Carmen Romeu.
  • Pianoa: Albert Nieto.

Non

Euskadi, auzolana