Nilo aktore kaskarra da, eta jada ez dio inork lanik ematen. Emazteak utzi egin du eta pentsamendu autosuntsitzaileen espiral batean sartu da. Familia trauma bat ezkutatzen duen Walrus igerilari adituari esker, Nilok berrogeita zortzi urterekin igeri egiten ikasiko du, eta bidean bere bizitzako irakaspenik garrantzitsuena ere jasoko du.