• Facebook
  • Twitter

"Munduari itzulia 80 egunetan"

Arrigorriaga 2023(e)ko Otsailak 5
Eduki hau partekatu
  • "Munduari itzulia 80 egunetan"

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.

Antzerki-emanaldia izeba-osabek Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” nobela mitikoa ozen irakurtzen amaitzen dutenean hasiko da. Orduan, ilobek esango dute ez dela beharrezkoa munduan zehar bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako pertsonak ezagutzeko. Haiek eskolan eta herrian mundu osoko pertsonekin egunero bizi dira.

Momentu horretatik aurrera, herritik buelta hori ematera jolasten hasiko dira jatorri anitzeko pertsonak ezagutu eta haiekin bizitzeko. Ezagutuko duten pertsonaia bakoitzak bere sustraiak, ohiturak eta aberastasun kulturalak erakutsiko dizkiete. Kasu honetan, eleberrian bezala, erlojuak berebiziko garrantzia izango du, baina 80 egunen ordez, 80 minutu izango dira, eszenako emanaldiaren ia denbora erreala.

Fitxa

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte
  • Aktoreak: Andrea Covadonga Lopez Pita, Jon Casamayor Garcia, Sara Barroeta de Luis, Leire Ormazabal Ezpeleta
  • Argiztapena: Mario Lopez Fernandez
  • Eszenografiaren diseinua: Amaia Oleagoitia
  • Dekoratua: Jon Perez Kastresana
  • Atrezzoa: Jon Perez Kastresana
  • Jantziak: Maite del Olmo
  • Koreografia: Maitane Zalduegi Viar
  • Musika zuzendaria: Iñaki Maruri
  • Estudioa: Baser Sound
  • Kartelaren diseinua: Nino Monero
  • Argazkiak: Iñigo Perez
  • Hizkuntza aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Talde teknikoa: STAR LAN – Txerran Azaola
  • Ekoizpen exekutiboa: Mari Cruz Melgosa - Toño Pinto
  • Ekoizpena: GLU GLU
  • Iraupena: 59 minutu
  • Adin gomendatua: 3-9 urte eta familia
arrigorriaga.eus

Ikuskizunaren informazioa >>

Non