José Carlos Garciak egokitu eta zuzendutako lana, Jean Giono idazlearen Zuhaitzak landatzen zituen gizona liburuan oinarrituta, 6 urtetik aurrerako ikusleentzat.
Elzéard Bouffier da istorio zirraragarri honetako protagonista, protagonista izateko asmorik gabeko protagonista. Artzain honek urteak eta urteak eman zituen Provenzako landa-eremu zabal batean zuhaitzak landatzen. Hala, lehen alferrik galduta zegoen lurra bizitzaz eta berdetasunez betetako paraje bihurtu zuen. Halaxe kontatzen digu narratzaileak, 1913an hasten den (urte horretan ezagutu baitzuen narratzaileak zuhaitzak landatzen zituen artzain bakartia) eta hogeita hamar urte geroago amaitzen den istorioa, eskualde horretan bertan, gerraren ostean hari bisita egin eta lore-baratze bihurtuta aurkitu zuenean.
Egilea: Jean Gionno
Egokitzapena eta dramaturgia: Kike Díaz de Rada, José Carlos García
Itzulpena: Idoia Barceló
Zuzendaria José Carlos García
Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada
Musika konposizioa: Fran Lasuen
Antzezleak: Sandra Fdz Aguirre
Argiztapenaren diseinua: Ion Chavez
Eszenografia eta atrezzoa: Javi Tirado
Jantziak: Ikerne Giménez
Argazkiak: Maialen Belaustegi
Diseinu grafikoa: Sofía Ferrazina
Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpen exekutiboa: Alex Díaz