Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Euskadiko Orkestra: "Elgar + Bartok / Wagner"

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Ekainak 7
Eduki hau partekatu
  • Euskadiko Orkestra: "Elgar + Bartok / Wagner"

Denboraldia amaitzeko, Pinchas Zukerman izango du ondoan Euskadiko Orkestrak, azken urteotan Euskadiko Orkestra maiz bisitatu duen biolinista paregabea. Oraingo honetan, Robert Treviñoren gidaritzapean, bere bigarren instrumentuarekin ariko da, biolarekin, eta Bartoken Biolarako kontzertua interpretatuko du, egile hungariarrak egindako azken partitura, eta amaitu gabe utzi zuena. Zukermanek grabatu zuen kontzertu horren erreferentziazko bertsioetako bat, 1990ean, eta obra hoberen defendatu duen jotzaileetako bat dugu; izan ere, etengabe jo du partitura hori mundu osoan barna. Treviñok, Wagnerren Lohengrin operaren zati baten ondoren, Elgarren 1. Sinfonia ere zuzenduko du. Hainbat eta hainbat maisulanek ez bezala, zeinek hasieran osperik jaso ez baitzuten, sinfonia paregabe honek estreinaldi arrakastatsua izan zuen, musika klasikoaren historiako arrakastatsuenetakoa: estreinatu eta lehenengo urtean ehun aldiz baino gehiago interpretatu zen mundu osoan barna.

R. Wagner
Lohengrin. I. Ekitaldia. Preludioa [8']

B. Bartok
Biolarako kontzertua [20']

E. Elgar
1. Sinfonia [50']

  • Robert Treviño, zuzendaria
  • Pinchas Zukerman

Non

Euskadi, auzolana