Sarea

  • Facebook
  • Twitter

"Arineketan"

Zumarraga 2022(e)ko Ekainak 3
Eduki hau partekatu
  • "Arineketan"

Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da "Arineketan". Dantza doinu eta erritmo tradizionalak eraberritzen saiatu dira izen bereko diskaa argitara emanaz.

J.I. Iztueta folklore biltzaileak jasotakoak hartu dituzte abiapuntu. "Betikotzat" ditugun fandango, zortziko eta ezpata dantzekin jolasean aritu dira, gaur egunera ekarri eta pop, jazz eta musika latinoarekin uztartuz.

Adin guztietako publikoarentzat egokituriko dantza eta musika emanaldia. Bide batez, euskal folkloreko doinu zahar askori hautsak kendu eta gaur egungo Dantza taldeei material berria eskura utziz.

SARRERAK

Sarrerak 10 euroko kostua izango du, eta 9 ikuskizuneko bonoa erosi ahal izango da 70 euroren truke, baita euskarazko emanaldien bonoa ere 35 euroren truke. Gainera, Gazte Txartela dutenek 7 eurotan erosi ahal izango dituzte sarrerak.

"Gazte ordua" ere ezartzen da, eta 30 urtetik beherakoei aukera ematen zaie azken ordu erdian sarrera eskuratzeko, 5 euroren truke.

Sarrerak zenbakidunak izango dira eta aurrez erosi ahal izango dira Zelai Arizti aretoko leihatilan, makinan eta online.

Bonuak urtarrilean erosi ahal izango dira kultur etxean:

- 10, astelehena: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 18:30
* 2021eko bonUa mantendu eutsi nahi dutenentzat. Nahitaezkoa da 2021eko bonua aurkeztea.

- 12, asteazkena: 10:00 – 13:30 / 15:00 – 18:30
* 2021ean bonua izanda aldatu nahi dutenentzat. Nahitaezkoa da 2021eko bonua aurkeztea.

- 15, larunbata: 10:30 – 13:00
* Aurten bonua lehen aldiz erosi nahi dutenentzat eta euskarazko emanaldietarako bonoa erosi nahi dutenentzat.

urretxu.eus

Non

Euskadi, auzolana