• Facebook
  • Twitter

"EN TIERRA EXTRAÑA"

Bilbao 2022(e)ko maiatzaren 7(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 8(e)ra
Eduki hau partekatu
  • "EN TIERRA EXTRAÑA"

Concha Piquerrek aspalditik ezagutu nahi du Federico García Lorca. Izan ere, egungo poetarik eskatuenetakoa da Lorca, eta Piquer Espainiako abeslaririk ospetsuena. Topaketa horrek gertatu egin behar du. Bere patua gidatzera eta inoiz ezezkorik ez jasotzera ohituta dagoen emakumeak poetarekin hitzordua lotzeko eskatuko dio Rafael de León laguntzaileari; Madrilgo Teatro Españolean izango da hitzordua, Concha ikuskizun berria entseatzen ari den lekuan. Berarentzat abesti bat idazteko proposatu nahi dio kantariak poetari.

Balizko errealitate batetik hain urrun ez dagoen fikziozko historia horretatik, inoiz gertatu ez zen baina, zalantzarik gabe, ahaztezina izango zen topaketa horretatik abiatuta, XX. mendearen hasierako Espainiako eszenako bi pertsonaia handi horiek omentzen ditu ikuskizunak: Concha Piquer eta Federico García Lorca. Eta agertoki gainean, antzerki-ikuskizun batean lehenengoz arituko den Diana Navarro abeslari bikaina, bere ahots miresgarria erabiliko duena kantuen bidez Concha Piquer handia gogora ekartzeko, betiere Alejandro Vera (Federico García Lorca) eta Avelino Piedad (Rafael de León) alboan dituela.

  • Ideia originala: José María Cámara eta Juan Carlos Rubio
  • Libretoa eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
  • Zuzendaritza musikala: Julio Awad
  • Antzezleak: Diana Navarro, Alejandro Vera eta Avelino Piedad
  • Argiztapenaren diseinua: Paloma Parra
  • Eszenografiaren diseinua: Curt Allen Wilmer (AAPEE) eta Leticia Gañán
  • Jantzien diseinua: Ana Llena
  • Karakterizazio-diseinua: Chema Noci
  • Soinua: Javier Isequilla
  • Ekoizpen artistikoaren zuzendaritza: Carmen Márquez
  • Buruzagi teknikoa: Gonzalo Martínez Alpuente
  • Produkzioa: SOM Produce / Teatro Español

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaSOM Produce / Teatro Español
  • Data 2022(e)ko maiatzaren 7(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 8(e)ra
  • OrdutegiaMaiatzak 7 eta 8: 19:00
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa9,5 / 25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Arriaga Antzokia

Non