Koreografia ederrak eskaini ondoren (hala nola Bolero, El pájaro de fuego, Reveire romántica, etab.) berriz itzuliko da Malandain Ballet Biarritz gure antzokira proposamen berriekin: Sinfonia eta Sirènes.
Thierry Malandain (Sinfonia). Laurogei lan baino gehiagorekin, Thierry Malandainek dantzaren ideia pertsonala garatzen du. Korronte estetiko gisa “balletaren” kontzeptuari estuki lotuta, bere ideiak lehentasuna ematen dio gorputz dantzariari, sentsualitatea eta gizatasuna ospatzeari. Gizakia eta dantza Malandain Ballet Biarritzen funtsa dira.
Martin Harriague (Sirènes) Biarritzen 2016an Hego-Mendebalde Handiko Kooperazio Poloaren esparruan, Gazte Koreografo Klasikoen eta Neoklasikoen Lehiaketaren lehenengo edizioan sarituetako bat da. Hala sortu du Sirenas.
Egitarua:
Sirènes
Musika: Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia & Hermann Raupach,
Koreografia: Martin Harriague
Sinfonía
Musika: Luciano Berio
Koreografia: Thierry Malandain