Ume txikitxoentzako ikuskizuna, Aboon Teatre konpainiaren eskutik. Baby Esferic Lurrari eta bere oinordekoei egindako omenaldia da.
Imajinatzen duzu gure Lur planeta zoragarriaren jaiotzaren lekuko izatea eta zure haurrarekin partekatzea? Bidaia dibertigarria egingo dugu, gure "etxea” berriz deskubritzeko eta harekin hunkitzeko, haur baten begietatik begiratuta. Planetarekin eta bertako biztanleekin lotzen gaituen magiaz hitz egiten du, hainbat istorio eta paisaiaren bidez, testurik gabeko muntaia batean eta lehen haurtzarorako bereziki pentsatutako hizkuntza oso bisualean.