Neguko Bidaia 2022 Musika Zikloaren barruan.
1950ean eratu zen lehenengoz taldea. 1972an (parentesi txiki baten ondoren) sortu ziren indarrez los Nuevos Cinco Bilbainos osagai zaharren bat eta beste berri batzuk tartekatuz, aire berria emanez eta arrakasta berriak lortuz bai Euskadin, bai beste erkidego batzuetan eta baita Ozeanoaz haragoko lurretan ere (Argentina, Mexiko, Venezuela, AEB, etab.).
Dozena bat disko baino gehiago grabatuta, taldekide berrien sarrera, aldaketak… 2019an Varsoviako enbaxada espainiarrean aritzeko aukeratuak izan ziren, eta oroitzapen ona utzi zutenez, oraindik ere aitorpen-gutunen bat jasotzen dute. Gaur egun bilbainaden kantutegi klasikoa abesten jarraitzen dute (gaztelaniaz eta euskaraz), hainbat popurri animatutan, konponketa berriak txertatuz eta beti 4 ahotsetara. Teklatuak, gitarrak, perkusioa… Bilbainada klasikoez gain, zortzikoak, boleroak, zarzuela, lirikoa, hainbat lekutako folklorea (Gipuzkoa, Kantabria, Hego Amerika…) eta abar abesten dituzte, beti ere beren buruari kalitate gorena eskatuz, alaitasunez, bere publikoaren gozamenerako, han-hemenka, 10 urte zein 100 urte izan. Horren erakusgarri dira EITBk Donostiako jaietan, Bilboko Plaza Berrian, Algortako Portu Zaharrean edo TeleBilbaon egindako grabazioak.