Sarea

  • Facebook
  • Twitter

Coreografías para soñar: "Desierto" + "Muda" + "Il faut que je"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko otsailaren 12(e)tik 2022(e)ko otsailaren 13(e)ra
Eduki hau partekatu
  • Coreografías para soñar: "Desierto" + "Muda" + "Il faut que je"

Donostik Kulturako Arte Eszenikoetako Neguko Programazioa (2022ko urtarriletik martxora)

Desierto, bigarren saria Burgos – New York Nazioarteko Koreografia Lehiaketan, Alfonso López González koreografo espainiarraren lan bat da, Alfonsok berak eta Paula Fernándezek interpretatua, zeinean bi izaki, basamortu oniriko mugagabe batean galduta, ihes egiten saiatzen baitira bere gogara darabiltzan goi-izaki baten kontroletik.

Muda bidaia bat da, bi gorputzen bilakaera dela medio osatutako bidaia. Bi emakumek espazio bat eta zenbait esperientzia partekatzen dituzte, bai eta aldaketa dakarren berritze-prozesu bat ere, garai berri bati ematen baitio bide. Lozorro-egoeratik irtenda, geldialdi pertsonal batetik, emakumeok elkarrekin egingo dute aurrera eta urratuko dute eraldaketarako bidea. Muda antzezlanak triptikoa osatzen du beste birekin batera, triptiko bat zeina Proyecto Larrua konpainiak garatu baitu, larruazalari eta larruazalaren bidezko ezagutzari eta babesari buruz.

Il faut que je... (Tengo que...), lehen saria Burgos – New York Nazioarteko Koreografia Lehiaketan, Dantza Garaikidearen kategorian, Clémence Juglet frantziarrak koreografiatu eta interpretaturiko pieza bat da, zeinean denboraren joanaz egiten baitu gogoeta.

Argazkia: Il faut que je (© Gerardo Sánz)


  • Mota Dantza
  • Data 2022(e)ko otsailaren 12(e)tik 2022(e)ko otsailaren 13(e)ra
  • OrdutegiaOtsailak 12, 19:30 / otsailak 13, 19:00
  • Lekua Victoria Eugenia Antzokia
    Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa15 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Victoria Eugenia Antzokia

Non

Euskadi, auzolana