• Facebook
  • Twitter

"Dragoiaren gidaria"

Arrigorriaga 2021(e)ko Abenduak 29
Eduki hau partekatu
  • "Dragoiaren gidaria"

Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu filmak. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia.

Bilaketa-bidaia horretan, Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.

Dragoiaren gidaria filmaren fitxa.


  • Mota Haur jarduera
  • Data 2021(e)ko Abenduak 29
  • Ordutegia12:30
  • Lekua Lonbo Aretoa
    Urgoiti Pasealekua, 3
    Arrigorriaga
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Lonbo Aretoa

Non

Euskadi, auzolana