• Facebook
  • Twitter

"La panadera"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko abenduaren 2(e)tik 2021(e)ko abenduaren 3(e)ra
Eduki hau partekatu
  • "La panadera"
    Argazkia: Luz Soria

La Panaderak Concharen historia kontatzen digu: berrogei urteko emakume bat, okindegi bateko arduraduna, ezkondua, bi seme-alaba dituena. Bizimodu lasaia eta zoriontsua du emakumeak, eta egun batez jakiten du berari buruzko bideo bat dabilela sare sozialetan, non sexu-harremanetan ageri baita hamabost urte lehenago izandako bikotekide batekin. Bideoa orain atera da argitara, eta modu inkontrolatuan hedatu da, gizona famatua egin delako Italian telebistako reality bati esker.

Biluztasuna, amorrua, ezina, lotsa eta samina: horiek zipriztintzen dituzte emakumeak maite dituen zenbait lagun. Errukirik gabeko mezu zibernetikoek, izenik gabeko profilen atzean ezkutaturik, iritziak ematen dituzte, barre egiten diote, deshumanizatu egiten dute, eta Conchak gogor borrokatu beharko du beldurrak, oinazeak, sinesteek, ikasitakoak porroka ez dezaten.

Informazio gehiago: Iria producciones.

 


Non

Euskadi, auzolana